Mantentze-lanak eta laguntza

Orrialde honetara iritsi bazara, agian...

Lehenik eta behin, jakin beharko zenuke bezero bakoitza bakarra dela: ideia, beharrizan, espektatiba eta esperientzia desberdinez betea. Binovon bat gatoz zurekin laguntza- eta mantentze-zerbitzuak bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitu behar direlakoan.

Zer da mantentze-zerbitzua?

Mantentze-zerbitzua ordaintzeak eskubidea ematen dizu fabrikatzaileak produktu batean denboran zehar egin eta egiten dituen hobekuntzez baliatzeko; hala, produktuan bug-ak aurkitu edo hobekuntzak egin heinean, hobekuntza eta zuzenketa horiek produktua eguneratzen dute, eta horrek produktuaren sendotasuna areagotzen du. Mantentze hori ordaintzeagatik, beraz, eskubidea duzu zeure produktua eguneratzeko eta hobekuntza horien onuradun izateko.

Zer da laguntza-zerbitzua?

Zure egunerokotasunean, galdera berriak sor dakizkizuke zure software-produktuari buruz, nola funtzionatzen duen, nola egin zenezakeen zerbait, zer egin daitekeen... eta orduan behar duzu software hori bikain ezagutzen duen norbaitek erantzun eta aholkatu diezazun. Laguntza-zerbitzu bat ordainduta, aholkulari hori behartuta dago zu artatzera, aurrez biok adostutako baldintzetan eta ordutegian.

Zeure esku dago erabakia: