Zer da ODOO?

Binovo aditua da Odooren garapen eta ezarpenean. Odoo zure enpresarentzako kudeaketa-softwarea da. Bertan kudeatuko dituzu erosketak, salmentak, marketin-ekintzak eta kanpainak, giza baliabideak, kalitatea, ekoizpena, biltegiaren kudeaketa, kontabilitatea, zerrendak, floten alokairuak eta askoz ere kontu gehiago. Odoo irtenbide moldagarria, integragarria, malgua eta askea da. Prestatuta dago 4.0 industriak eraldaketa digitaleko prozesuetan ezartzen dituen erronkei aurre egiteko.

Orrialde honetara iritsi bazara...

Noiz da beharrezkoa Odoo?

ERP bat funtsezkoa da beti, enpresa handia edo txikia izanda ere. Denbora eta dirua aurrezten laguntzen dizu, eguneroko kudeaketa erraztu eta prozesu guztiak leku bakarrean bateratuko ditu-eta.

Erakustaldi bat ikusi nahi duzu?

Gure zerbitzuen bideo gehiago ikus ditzakezu gure kanalean ►