< Albiste guztiak ikusi

AttendCould, langileak hodeian sartzea eta irtetea ahalbidetzen duen zerbitzua.

Binovok AttendCloud programa abiarazi du mota guztietako enpresentzat. Haren oinarrizko funtzionaltasuna da enpresei erraztea erakundeetako langileen sarrera- eta irteera-erregistroen kudeaketa. Alegia, zerbitzu honek soluzioa eskuratzeko aukera ematen die enpresei, Internetera konektatuta dagoen edozein gailuren bidez. Orduan, zer urrats egin behar ditu enpresa batek, sarrerak eta irteerak erregistratzeko zerbitzu bat kontratatu nahi badu?

1- Pentsatu zenbat langilek erabiliko duten sistema, parametro hori oinarrizkoa izango baita zerbitzuaren hileko kostua kalkulatzeko. Langile bakoitzeko hileko kostua 5 € + BEZ da AttendCloud Basic zerbitzurako, eta 8 € + BEZ AttendCloud Pro zerbitzurako.

2-Bi aukeren artean aukeratu: AttendCloud Basic edo AttendCloud Pro. (Begiratu taulan)

3.- Enpresak pentsatu beharko du non jarriko dituen gailuak langileek sarrerak eta irteerak erregistratu ahal izateko. Internetera konektatzen den edozein gailu (tableta, mugikorra, laptop...) erabili ahal izango da arazorik gabe, sistema eragilea edozein dela ere (Ios, Android, Windows, Linux). Kontuan izan behar da etxetik edo normalean enpresatik kanpo lan egiten duten langileek ere erabili ahal izango dutela sistema.

4- Jarri harremanetan Binovorekin, webguneko harremanetarako formularioa edo txata erabiliz, edo 943569206 telefonora deituz.

Zer urrats egin behar dira, baldin eta langileak identifikatzeko integrazio edo sistema konplexuagoak (barra-kodeak, Rfid, hatz-markako gailuak, etab.) nahi baditugu?

Zerbitzuaren funtzionaltasunekin nahikoa ez bada, bezeroak integrazioak eska ditzake inplementazioa konplexuagoa egiten duten beste gailu batzuekin. RFID teknologiarekin integratzeak, aztarna bidezko detekzioak eta abarrek proiektua sakonago aztertu behar izatea ekartzen dute, bezeroaren behar zehatzetara egokitzeko. Kasu horietan, aurreko puntuan bezalaxe, gomendagarria da Binovorekin harremanetan jartzea webgunearen edo gure harremanetarako txataren bidez.

Erakustaldi bat ikusi nahi duzu?

Gure zerbitzuen bideo gehiago ikus ditzakezu gure kanalean ►